XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EGIA ETA GUZURRA

Beiñola, aspaldian, EGIA eta GUZURRA, itsasora uger egitera joan ei ziran.

EGIA, Jaun Andia, zuriz jantzia, gorbata ta guzti dotore.

GUZURRA, buruarin, jantzi gorriakin, jolas-zale.

Soiñekoak ondartzan utzita, biak uretara sartu ziran.

Baiña, EGIA urpean murgildu zanean, GUZURRA, EGIAREN jantziak lapurtuta, bere lagunaren soinekoakin jantzi zan...

Arrezkero, ortik zear dabil GUZURRA, arroa, lotsagaldua, erriz-erri, kalez-kale, manifestaldietan BAKEA eta ASKATASUNA deadarka.

EGIA, ostera, narru-gorrian, biluzik, kalera urteteko lotsaz, or dabil danen ankapean, baztertuta, zapalduta, jabebako txakur ustelaren antzera zorriak janda, bere lotsa gorria ezin estaldurik, gosez ilteko bazter bat aurkitu eziñik.

GOIKOETXEA IÑAKI.